Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris Creació (Poesia). Euskera.. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris Creació (Poesia). Euskera.. Mostrar tots els missatges

dijous, 17 de febrer del 2011

EMAKUMEA


Emakumea: maite duzun zaldun galai eta adeitsu hori
eta beldurrez zaituen pentsamendu torturatu eta bihurriko herensugea
bi buruko munstro bat da, laztanik samurrenak egiteko gauza,
eta gauza halaber tupusteko bortizkeria ankerra sortzeko.

Emakumea: zure etxea haitzulo hipotekatua da,
ilargi eklipsatuen gordeleku goibel eta mingotsa,
eta han loturik zaude katebegi ikusezinez eginiko
katea herrestan eramangaitz, hautsiezin bati.

Emakumea: estimua eta gorrotoa, beldurra eta desilusioa
larrutan ari dira, burua tximeleta zoratuz betetzen dizutela,
amodioaren kondar garraztuak ibili zabiltzan lurra
gorrotozko putzuz betetzen dizun bitartean.

Emakumea: paradisua ihesaldi amestua da, eskuraezina;
purgatorioa, nahigabea murtxikatzen duzun lekua;
linboa, bitxia erail ohi duten ildo hezea;
infernua, zure larruazalean eragindako ubeldua.


Versió en basc del poema "Dona" del llibre Correspondència de Guerra de Manel Alonso i Català. (Editorial Aguaclara. Alacant, 2010). Traducció a l'euskera de Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) Poeta i traductor basc.

*** **** ****





dijous, 19 de febrer del 2009

QUADERN DELS TORSIMANYS

(Desaparegut molí d'arrós que estava situat al final del carrer sant Joan de Puçol. Fotografia Pep Cristal, 1985)

Beldur ankerra zeridan,
masaileetatik.
Minaren izua,
malko mikatzak.

(Em vessava la por,/feroç per les galtes./ Paüra al dolor,/ llàgrimes amargues)



***


LISKARRA
Gerlara ibiltzen ginen
garaipenaren pattar gozoa
dastatzearen plazeragatik.
Zangak lubakiak ziren,
baratzak guduzelai.
Jainkoek ohoratuak eta garaipenez mozkor,
Fruituez asetzen ginen zuhaitz baten azpian.

(HARCA

Jugàvem a la guerra/pel plaer d’assaborir/el dolç lícor de la victòria./Les sèquies eren trinxeres,/els horts camps de batalla./Llorejats pels déus i ebris de victòries,/ens atipàvem de fruita sota un arbre.)



(Publicats al número 29 de Hegats. Literatur eldizkaria. Traducció d’Andolin Eguzkizta)

dimarts, 10 de febrer del 2009

QUADERN DELS TORSIMANYS

(Sindicat Agricola de Puçol. Foto Pep Cristall, 1985)


Zenbait poema
Itzulpena eta oharra: Andolin Eguzkitza

Manel Alonso Català-ren zenbait poema
Manel Alonso Català, Puçol-en (L’Horta Nord) 1962ko
abuztuaren 22an sortu zen. Narratzaile, poeta eta kazetaria,
orain arte 3 poemategi, 3 eleberri eta haurrentzako hiru lan
dauzka argitaratuta, aldizkarietan eta egunkarietan barrena
barreiaturiko hainbat artikuluz gain. Hona dakartzagun
olerkietan lehenenengo seiak «Un gest de la memôria» poe-mategitik
datoz, eta azkenengo biak «Oblits, mentides i
homenatges» deritzonetik.



***
OMIASAINDU
Altzifreek beren itzala zabaltzen zuten
hilak bizi diren etxeko bidetik,
zerari ohartuz, milaka eskuk
neguaren atea udaberriz zeukatela apaindua.

(TOTS SANTS
Els xiprers passejaven la seua ombra/ pel camí de la casa on habiten els morts,/descobrint que milers de mans/ havien engalanat de primavera la porta de l’hivern
)




***


Alfabetoa ozeano garaitezin baten modura;
arraun-kolpez ikasiriko bideak
uhinak hitz bilakatu ziren arte.

(L’abecedari com un oceà invicte;/rutes apreses a colps de rem/ fins que les ones esdevingueren mots)





(Publicats al número 29 de Hegats. Literatur eldizkaria. Traducció d’Andolin Eguzkizta)